XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Dahlia! Zein da zure alboan daukazun mutil itxusi ori?.

- Sssssss... - Zer esan nai didan sssss orrekin? Sssss egitez utzita, esaidan, bein batean, ire ondoko mutil zakar ori hor dan!.

- Mister Widgeon da.

- Mister... zer? - Widgeon.

- Itzegin zan argi eta garbi, neska, totelketan ibilli gabe.

Widgeon entzun dedala iruditu zaidan.

Widgeon? Ba-dun orixe izen parregarria!.

Nork ekarri din etxe ontara?.

- Nik ekarri dut. Nere laguna da.

- Alabatxo! ez duzu iñoiz kixako adiskiderik billatzen.

Gaurko onek beintzat, neska, gaizkille aurpegia din, eta galanta gañera!.

- Ssssssss! - Arraian, neska! Zer dala-ta asten aiz atzera berriz ssss`eka?.

Mutil orrek, neska, gaizkille-aurpegia din!.

Eta eroa zegon gañera (Etxekojauna batzuetan ika eta zerbait goxatzen zanean, zuka mintzatzen zitzaion alabari).

Begira, neskato - jarraitu zuan -, zure alboko gazte zakar ori ero dago. Zearo erotua.

Zer botako eta... katuak! Katuak botatzen dizkio orrek jendeari!!!.

- Mesedez, aita...!!! - Zer mesede eta zer demontre!.

Katuak botatzen dizkin orrek! Zentzu guztiak galduak zeuzkan orrek!.

Ziur esaten diñat.

Jendeari katu-botatzen ibiltzen dun ori.

Bai, alaba, Neroni, neroni bota dit bat aiztintxe!.

Nik ez dut sekulan zure adiskide dalako ori baño gazte nazkagarriagorik ikusi.

Noiz arte egongo da gure etxe ontan?.

- Astelena arte.

- Astelena arte? Zer egun da gaur? Ostirala! Ostirala besterik ez! eta astelena arte egon bear din orrek emen?.

Jende guztia Mr. Freddie Widgeon Gazteari adi-adi begira gelditu omen zan an: Etxekojauna, etxekoandrea, izebak eta etxekoalaba.

Iñoiz baiño politagoa iruditu omen zitzaion au gure adiskideari ezpain ezeak gorri, begiak urdin-orlegi, musua legun zuria... aingerua ematen omen zuan, neskatillak; infernu artan aingeru!.

Iñoiz ordurarte baño askoz geiago maite omen zuan orduantxe Mr. Freddie Widgeon Gazteak bere andregai-izatekoa.

Baña gure adiskidea, jaunak, oso baldar ibilli zan une artan.

Exekojaunaren izketa latzak sortutako giro makurra arintzeko eta aztuarazteko, gai arin atsegingarri baten bidetik alaiki mintzatuaz jo, bearrean, ixil-ixilik gelditu zan, aoa zabalik, zer esan ez zekiala.

Oartzen omen zan, aoa bere borobiltasun osoan zabalik zeukala, baña ez omen zekian ao borobil ua, zerbait esateko, nola mobittu.